Udako Kanpusa
Adinak
2-6 urteko eta 7-10 urteko taldeak
Ordutegia
Goizeko taldeak 9: 00etatik 15:00etara
Sarrera 8: 00etara luzatzeko aukera
Lekua
Areatza Kalea, Plentzia
"El Muquet" fruta-denda zaharra
Plaza mugatuak
Etxeko bazkaria
Zuon esku
Ikaskuntzako Diseinu Unibertsala
Jarduera guztiak haur bakoitzaren garapenerako egokiak dira
Sehen Hazkuntza eta Hezkuntza Elkartean, familiek hazkuntza-prozesuan zehar ditugun kontziliazio-zailtasunetaz ohartu eta bide horretan laguntzaile izan nahi dugu. Hori dela eta, zuen seme-alabak konfiantzan sentitzeko gune bat sortu dugu, bakoitzaren erritmoa errespetatuko dituena gaitasun guztiak garatuz. Ume guztiak dira ezberdinak; ume guztiak dira bereziak.
Udalekua lau bloke ezberdinetan banatuta dago:
- B1: Ikasi
- B2: Sortu
- B3: Adierazi
- B4: Sentitu
Horietako bakoitzean garapen kognitiboaren eta emozionalaren hainbat alderdi mobilizatzen dira tresna ezberdinekin landuko ditugunak, besteak beste: mindfullness, minimundoak, mahai sentsorialak, ipuinak, robotika, esperimentuak, argi-mahaiak, eskulanak…
Udalekua osatzen duten aste bakoitzak hari gidari edo gai bat izango du, eta horren inguruan artikulatuko ditugu blokeak. IRAUNKORTASUNAREN astean murgilduta bagaude, gure ipuin, eskulan, robot edo muralek gai hori izango dute iparrorratz, material birziklatuekin jolasak sortuz, hondartzara hondakinak jasotzera ateraz edo naturaren doinuekin dantzatuz.
Adin-tartea kontuan hartuta, jarduera guztiak egokituak izango dira, atsedenerako,
elikadurarako, jolas librerako baita asperdurarako ere! espazioak eta denborak utziz